XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emen daukagu gure aurrean
gure aitatxu laztana
bere bizitzan beti izan dau
sobra ta gañezka lana
.

Amaika izerdi, amaika neke
iruntsi izan dozuna,
lagun zintzotzat ama zeunkala
zeru goietan dagona
.

Nere burura iduritxu bat
yatorkit une onetan:
lorategiak zelan direan
ederrak toki danetan
.

Anai arteko bakea ikusiz
euren artu-emonetan
gurasoai eskerrak diñot
maite dirala benetan
.

Irurogeita amaseigarren
urtea dozu betetzen,
zeure biziko poz aundienak
orain zagoz zu gozatzen,
zeure bizitza oso-osoan
maitetasuna zabaltzen,
orrexegaitik zorion au gaur
Jainkoak dautsu eskeintzen
.

Ze zoragarri, ze maitagarri
sendia olan ikusirik,
bere aitaren ingurutxuan
bete-betean baturik
.

Nere ustean amaika aldiz
batuko al gara olanik
gure aitaren gorputzak bai dau
ondiño osasun beterik
.